Bigarrenak
Alberjinia eta tofua miso erara:
Alberjinia xerra loditan moztu, eta ebaki batzuk eginez, gatza jarri 20 minutuz. Garbitu, eta ondo lehortu. Irinetatik pasa, eta oliotan frijitu gorritu arte; paperean xukatu.
Eltze batean, garagardo beltza eta azukrea jarri, eta epeltzen utzi. Misoa gehitu, eta pasta bat balitz bezala utzi. Oso lodi badago, garagardo gehiago bota, eta tofu zatiak sartu epeltzeko.
Brokolia tenpuran:
Ontzi batean, tenpura irina eta soja saltsa sartu, eta ur hotza botatzen joan nahi dugun lodiera eman arte. Brokolia bertatik pasatu, eta olio berotan frijitu. Paperean xukatu.
Jogurt saltsa:
Jogurta ontziratu, eta bertara, menda orri txikituak, sagar birrindua, baratxuri ale erdi txikitua, limoi zukua eta gatza gehitu, eta ondo nahastu.
BUKAERA:
Plater baten oinarrian, tofua miso erara jarri; gainean, alberjinia frijituak; alboan, brokolia tenpuran, eta azkenik, jogurt saltsa.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa