Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Odolki, bakailao eta pikillo piper tartaleta galeper arrautzekin eta pikillo alioliarekin
Odolki, bakailao eta pikillo piper tartaleta galeper arrautzekin eta pikillo alioliarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Odolki, bakailao eta pikillo piper tartaleta:
  • Arroz odolkia
  • Bakailao zati bat
  • 6 pikillo piper
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba olioa
  • Filo ore xafla bat
  • Gurina
  • 4 galeper arrautza
  • Pinaziak ziazerba eta sagarrarekin:
  • Golden sagar bat
  • Ziazerba sorta bat
  • Pinaziak
  • Gurina
  • Gatza
  • Pikillo aliolia:
  • 4 pikillo piper
  • Baratxuri ale bat
  • Limoi erdi baten zukua
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Odolki, bakailao eta pikillo piper tartaleta:

Odolkia mamitu, eta zartaginera bota olio pixka batekin eta baratxuri ale txikituarekin. Pikilloa xaflatan gehitu, sueztitu, eta bakailaoa ere zatitan sartu. Ondo gorritu su bizian, eta erreserbatu.

Filo oreari gurina igurtzi. Moldeetan sartu saski forma emanez, eta laberatu 5 minutuz 180 ºC-an. Denbora igarotakoan, barrukoa sartu, eta zartagin batean egingo ditugun galeper arrautza frijituak sartu.

Pinaziak ziazerba eta sagarrarekin:

Zartagin batean, gurina urtzen jarri, eta sagarra karratutxotan moztuta sartu. Gorritu, eta pinaziak gehitu; gorritu, eta, ziazerba sartu ondoren, sutatik atera, eta ondo nahastuta utzi.

Pikillo aliolia:

Osagai guztiak ontziratu, eta emultsionatu.

 

BUKAERA:

Plater baten erdian, pinaziak, ziazerba eta sagarra jarri. Gainean, tartaleta bi galeper arrautza frijiturekin. Inguruan,   pikillo aliolia bota. Perrexil txikituarekin amaitu.