Bigarrenak
Haragi bolak:
Tipulina eta baratxuri alea txikitu, eta zartagin batean, olioarekin erregosten jarri. Bestalde, ontzi batean, haragi txikituak sartu, eta bertara, perrexil txikitua, arrautzak, ogi xerrak esnetan bustita, erregositako barazkiak eta eskukada bat ogi birrindu bota. Eskuekin landu, eta orea egin.
Eskukada bat hartu, luzatu, eta, erdian, foie-gras bola bat sartu; bola bat egin, irinetatik pasa, eta olio berotan frijitu.
Foie-gras betegarria:
Osagaiak sukaldeko ohol batean jarri, labanarekin zatitu, eta orea egin. Eskuekin bolak egin, eta hozkailuan erreserbatu.
Perretxiko saltsa:
Eltze batean, olioa bota, eta tipulina baratxuriarekin txikituta erregosten jarri. Ondoren, perretxikoak bota, eta ondo eginda daudenean, txorrotada bat ardo zuri bota, murriztu, eta urdaiazpiko salda gehitu. 10 minutuz irakiten eduki, eta denbora amaitutakoan, birrindu.
Bertara, haragi bolak sartuko ditugu, egiten bukatzeko.
Mertxika konpota gatzatua:
Tipulina eta baratxuria, txikituta, erregosten jarri gurinarekin. Erramu orria gehitu, eta eginda dagoenean, mertxika zurituta eta zatitan moztuta gehitu, ondo nahastu, eta sutatik atera. Gatza jarri.
BUKAERA:
Plater batean, 3 haragi bola jarri, eta saltsarekin estali. Ondoan, koilarakada bat mertxika konpota kokatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa