Bigarrenak
Untxi hanka frijituak:
Kazola batean, untxi hankak gorritu. Gorritutakoan, salda bota, eta egosten jarri. Beste kazola batean, patata osorik egosi.
Ontzi batean, untxiaren haragi egosia, patata egosia, irina, gazta birrindua, gatza eta piperrautsa nahastu. Egindako ore horrekin, untxi hankaren hezurra bildu txupatxus bat izango balitz bezala. Irin, arrautza eta ogi birrindutik pasatu, eta, zartagin batean, olioarekin frijitu.
Patata zapalduak:
Patata txikiak erditik moztu, eta labean erre 195 ºC-an, gatz eta olioarekin. Eginda daudenean, sardexkarekin zanpatu. Baratxuri hautsa, erromeroa eta piperrautsa bota, eta berriz ere labean sartu.
Erromero aliolia:
Ontzi batean, osagai guztiak sartu eta birrindu emultsio bat egin arte.
BUKAERA:
Plater batean erromero aliolia jarri, untxi hanka frijituakgainean eta patata zapalduak alboan.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa