Bigarrenak
Olagarro eta txerri hanka gisatuak:
Zartagin batean, barazkiak txikituta erregosten jarri olioarekin. Ondoren, tomate frijitua gehitu, eta erregosten jarraitu ondo karamelizatu arte. Bertara, txerri hankak txikituta bota. 10 minutuz kozinatzen utzi, eta olagarro karratutxoak sartu. Ondo kozinatu.
Babarrun berdeak:
Babarrunak lapiko batean jarri, eta urez estali. Bertara, porrua eta tipulina txikituta sartu, gatz pixka bat bota, eta egosten jarri. Eginda daudenean, baratxuriarekin, olio erre bat egin, eta babarrunei bota.
Pipar, tomate lehor eta perrexil ozpin-olioa:
Piparrak eta tomate lehorrak zati txikitan moztu. Ontzi batera sartu, eta bertara, oliba olioa, gatza eta perrexil txikitua gehitu.
BUKAERA:
Plater batean, eraztun bat jarri, eta bertan, olagarro eta txerri hanka gisatua sartu. Inguruan, bi koilarakada on babarrun berdeak, eta honen gainetik, pipar, tomate lehor eta perrexil ozpin-olioa.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa