Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txerri saiheski erregosiak whiski saltsarekin eta patata gofrearekin
Txerri saiheski erregosiak whiski saltsarekin eta patata gofrearekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txerri saiheskiak:
  • Txerri saiheski bat
  • Jengibrea, 150 g
  • Whiskia, 400 g
  • Azukre beltza, 100 g
  • Soja saltsa, 400 g
  • Kanela adar bat
  • Ur litro bat
  • 2 tipulin
  • Patata gofrea:
  • 2 patata
  • Piperrautsa, koilarakada bat
  • Gatza
  • Kuminoa
  • Irina, 2 koilarakada
  • Arrautza bat
  • Kalea salteatuta:
  • Kalea
  • Baratxuria
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Etxeko ketchupa:
  • Tomate zukua, 300g
  • Eztia, 2 koilarakada
  • Ozpina, txorrotada bat
  • Azukre beltza, koilarakada bat
  • Maizena, koilarakadatxo bat
  • Ezkaia
Prestaketa

Txerri saiheskiak:

Lapiko batean, osagaiak elkartu salda bat balitz bezala; irakiten hasten denean, estali, eta ordu betez egosten utzi. Lapikotik atera, eta, zartaginean, bi aldetatik gorritu. Hezurra kendu.

Salda eltze batean iragazita jarri, eta murriztu pixka bat, loditu arte. Saltsarekin, saiheskiak estali.

Patata gofrea:

Patata birrindu, eta trapu batera bota ur guztia kentzeko, trapu estutuz. Ontzi batean sartu, eta beste osagaiekin elkartu, eta ore bat egin. Gofreak egiteko makina berotu, eta koilarakada bat jarriko dugu, eta gofrea egin.

Kalea salteatuta:

Kalea egosi. Zartagin batean, baratxuria gorritu, eta kale egosia gehitu.

Etxeko ketchupa:

Kazola batean, osagai guztiak egosten jarri, eta utzi murrizten. Behar izanez gero, arto irina gehitu.

BUKAERA:

Plater baten erdian, patata gofrea jarri. Alde batean, kale salteatua, eta bestean, txerri saiheskia. Haragiari saltsa bota.