Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txekor zangarra baserritar erara barazki egosiekin
Txekor zangarra baserritar erara barazki egosiekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txekor zangarra:
  • Tipula bat
  • 2 baratxuri ale
  • 6 patata txiki
  • Txekor zangarra, 300 g
  • Irina
  • Tomate frijitua
  • Piper berde bat
  • Ardo beltza, txorrotada bat
  • Piperrautsa, koilarakadatxo bat
  • Tomate murriztua, koilarakada bat
  • Salda
  • 8 barrengorri
  • Perrexila
  • Barazki egosiak:
  • Azenario bat
  • Brokoli bat
  • 4 leka
  • Kuiatxo bat
  • Baratxuri ale bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Kuia purea:
  • Kuia zati bat
  • Gurina
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Tipulin bat
  • Laranja azala
Prestaketa

Txekor zangarra:

Lapiko batean, tipula juliana eran eta baratxuri aleak xerratuta olioarekin erregosten jarri. 5 minutu igaro ondoren, piper berdea juliana eran moztuta gehitu.

Zangarra zati karratutan moztu, irinetik pasa eta lapikoan gorritu. Ondoren, ardo beltza bota, murriztu, eta piperrautsa, tomate frijitua, koilarakada bat tomate murriztu eta patata txikiak zurituta gehitu. Behar badu, salda gehitu. Estali, eta egosten utzi ordu eta erdiz. Bukatutakoan, salda lodituta eduki behar du.

Barrengorriak zatitu, zartaginean gorritu, eta lapikora sartu perrexil txikituarekin batera.

Barazki egosiak:

Barazkiak zuritu, garbitu, eta zatitan moztu ondoren, uretan egosi. Xukatu, eta gainetik baratxuri gorritua olioarekin botako diogu. Ontzi batean jarri.

Kuia purea:

Eltze batean, tipulina olioarekin erregosten jarri. Ondoren, kuia zatiak gehitu, sueztitu, urarekin estali, laranja azala sartu, eta egosi. Ondoren, xukatu, laranja azala kendu, gurina gehitu, eta birrindu, gatzez probatu.

BUKAERA:

 

Plater batean, zangarra bere saltsarekin jarri, eta ondoan, koilarakada bat kuia pure. Ondoan, barazki egosi ontzia.