Bigarrenak
Brioche txigortua arrautza nahasiekin:
Brioche zatiari gurina igurtzi, eta zartaginean gorritu bi aldeetatik.
Bestalde, zartagin batean, tipula juliana eran moztuta erregosten jarri. Karamelizatzen denean, cherry tomateak zatituta gehitu, eta konpota antzeko bat egin. Brioche gorrituaren gainean jarri.
Hirugiharra zatitxotan moztu, eta beste zartagin batean, gorritu. Ondoren, barrengorriak xerratuta gehitu, eta erregosten jarraitu. Bertan, arrautzak apurtu, eta nahastu lehenbailehen, lehortu ez daitezen, eta tipularen gainean jarri. Horren gainean, ahuakate xerrak luzetara jarri, eta baita gazta fresko zati batzuk ere. Errukularekin, urdaiazpiko egosi xerrekin eta beste brioche ogiarekin bukatu.
Holandar saltsa:
Ontzi batean, gorringoak gatz pixka batekin eta ozpinarekin jarri. Maria bainuan, hagaxkarekin arrotzen hasi, eta gurin urtua gehitzen joan loditu arte. Limoi zuku tanta batzuk jarri.
Krema garratza:
Ontzi batean, osagai guztiak nahastu.
Patata frijitu makilatxoak:
Patatak makila finetan moztu. Ontzi batean sartu urarekin batera, almidoia askatzeko. Zartagin batean, olioarekin frijitu. Gatza bota.
BUKAERA:
Plater batean, briochea jarri, eta gainetik holandar saltsa bota eta sopletearekin gainerre. Inguruan, krema garratza luzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa