Bigarrenak
PRESTAKETA:
Pikantoia barazkiekin erreta:
Patatak zurituta egosten jarri.
Pikantoiak zatitu, gatzatu eta, zartagin batean, olioarekin ondo gorritu.
Cherry tomateak ur berotan 2 segundoz sartu, eta zuritu. Alberjiniak zuritu, eta karratutxotan moztu.
Lekak makilatxotan moztu, eta tipulina juliana eran moztu.
Patatak egosita daudenean, labe erretilu batean jarri beste barazkiekin batera. Almaiz batean, sesamo-haziak, oliba olioa, oreganoa, ozpina eta txorrotadatxo bat garagardo sartu, eta ondo zanpatu. Barazkien gainetik banatu, eta pikantoi zati gorrituak gainean jarrita, laberatu 180 ºC-an, 25 minutuz.
Endibia gorri eta mahats entsalada epela:
Zartagin bero batean, mahatsak sartu, eta su bizian pixka bat salteatu; ontzi batean sartu. Endibia gorriak lautan zatitu, eta, zartaginean, olioarekin ondo gorritu eta mahatsekin batera ontziratu.
Zartaginean, baratxuri alea txikituta gorritzen jarri, pinaziak gehitu, eta ozpina eta eztia sartu. Karamelizatzen denean, endibiak eta mahatsak dauden ontzira bota, ondo nahastu dena, eta errukula orriak gehitu.
Gazta maionesa:
Ontzi batean, osagai guztiak, intxaurrak izan ezik, sartu eta birringailuarekin emultsio bat egin. Intxaurrak zatitu, eta bertara sartu.
BUKAERA:
Laberatutako erretilu batean, aurkeztu oilaskoa barazkiekin. Ontzi batean, entsalada epela, eta, azkenik, gazta maionesa.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa