Bigarrenak
Osso-bucoa Milango erara:
Osso-bucoei gatza eman, irinetatik pasatu, eta zartagin batean olio beroarekin ondo gorritu.
Barazkiak txikitu, eta zartagin batean olioarekin gorritu. Osso-buco gorritua gainean jarri, txorrotada bat ardo beltz bota; murriztu. Saldarekin estali eta irakiten hasten denean, lapikoa estali eta egosten utzi 2 orduz.
Osso-bucoak lapikotik atera eta saltsa birrindu eta iragazi. Berriro lapiko batean jarri eta irakinaldi bat emango diogu lodiera ikusteko. Arina badago, murriztu loditu arte eta osso-bucoak sartu berotu daitezen.
Gremolata:
Perrexila eta baratxuria ondo txikitu. Ontzi batean sartu eta gatzarekin, limoi zukuarekin eta olioarekin nahastu, erreserbatu.
Apio-arbi purea:
Apio-arbia zuritu eta karratutan moztu. Esne eta urarekin eltze batean egosten jarri. Biguntzen denean, ontzi batean sartu eta esne gainarekin, olioarekin eta gatzarekin puntuan jarri.
Patata eta gazta milorria
Patata garbitu eta azala kendu gabe xerra finetan moztu. Labe erretilu batean patata xerra bat jarri, ondoren gazta birrindu pixka bat eta beste patata xerra bat. Hori bi aldiz errepikatu eta 3 multzo egin. Gatza eta olioa gainetik bota eta laberatu 30 minutuz, 170 ºC-an.
Bukaera:
Plater batera osso-bucoa atera eta gainetik saltsa bota. Ondoan patata milorria jarri eta koilarakada on bat apio-arbi pure. Gremolata ontzi batean jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa