Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Italiar ''fagioli pasta'' zopa ziazerba arrautzaztatuekin
Italiar ''fagioli pasta'' zopa ziazerba arrautzaztatuekin
Osagaiak
  • Italiar "fagioli pasta" zopa:
  • -Oilo salda
  • -Azenario bat
  • -Kuiatxo erdi
  • -Tipulin bat
  • -2 baratxuri ale
  • -Gari-zainzuri sorta bat
  • -Babarrun zuri egosiak
  • -Pasta sorta bat
  • -Parmesano birrindua, 2 koilarakada
  • -Albaka orri batzuk
  • -Bimi adar bat
  • -Oliba olioa
  • -Apio adar bat
  • -2 adar tomate txikitu
  • -Perrexil txikitua
  • Ziazerba arrautzaztatuak:
  • -Ziazerba sorta bat
  • -3 urdaiazpiko xerra
  • -Arrautza bat
  • -Irina
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • Intxaur eta albaka pestoa:
  • -Intxaurrak. eskukada bat
  • -Albaka orri batzuk
  • -Oliba olioa
  • -Parmesano zati bat
  • -Gatza
  • -Ogi zati txigortuak
Prestaketa

Italiar "fagioli pasta" zopa:

Eltze batean olioa bota eta 2 minutuz tipulina, azenarioa eta apio adarrak zatituta erregosten jarri. Ondoren baratxuri ale txikituak eta tomatea gehitu eta erregosten jarraitu. Tomateak marmelada antza artzen duenean, falta diren barazkiak zatituta eta perrexila eta albaka txikituta, babarrun zuriak eta salda ere sartu. 10 minutu irakiten utzi eta pasta botako dugu bertan egosi dadin. Azkenengo minutuan eltzea itzali eta parmesano birrindua bota, urtu dadin.

Ziazerba arrautzaztatuak:

Ziazerbak galdarraztatu eta xukatu. Urdaiazpiko xerrekin nahastu. Bolak egin. Arrautza eta irinetatik pasa eta frijitu.

Intxaur eta albaka pestoa:

Ontzi batean osagai guztiak batu eta birrindu.

Bukaera:

Plater sakon batean "fagioli pasta" jarri eta parmesano birrindua, ziazerba bolak, ogi zati txigortuak eta pestoa bota.