Bigarrenak
Oilasko bularra greziar erara:
Batata uretan egosiko dugu. Ondoren zuritu eta sardexka batekin zanpatu.
Oilasko bularrak xerratu eta perrexil txikituarekin, oreganoarekin, limoi zukuarekin eta kuminoarekin nahastu eta 15 minutuz beratzen utzi. Gatza bota eta batata zanpatu. Koilarakada bat jarri eta honen gainean ziazerba eta perretxiko batzuk lehendik salteatuta eta feta gazta zati batzuk. Bularra bildu eta zartagin batean olioarekin ondo gorritu.
Tzatziki saltsa:
Luzokerra zuritu, erditik ebaki, haziak kendu eta iragazki batean gatzarekin jarri. 20 minutuz ura askatzen eduki eta, uretatik pasa ondoren, zati txikitan ebaki. Martorria eta menda txikitu eta luzokerarrekin nahastuko dugu. Bertara limoi zukua, kuminoa, gatza eta jogurta gehitu eta ondo nahastu.
Kulcha ogia:
Osagai guztiak elkartu eta eskuekin landu, ore fin bat lortu arte. 30 minutuz egoten utzi. Ondoren orea zatitu eta berriro bola formarekin utzi. Arrabolarekin eta irinaren laguntzarekin luzatu eta opiltxo bat bezala utzi. Zartagin batean olioa igurtzi eta, berotzen denean, opilak bi aldeetatik gorritu
Bukaera:
Oilasko bularra eginda dagoenean, opilaren gainean jarri, tzatziki saltsa gainetik bota eta errukula orri batzuk jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa