Bigarrenak
Zekor xerrak saltimbocca erara:
Zekor xerrak luzatu eta gainean urdaiazpiko xerra eta salbia orri bat jarri. Zotz batekin ondo lotu osagaiak eta gatza bota bi aldetatik. Gurina zartagin bero batera bota eta xerrak bi aldetatik gorritu. Ardo zuri txorrotada bat bota eta glasatua kendu.
Patata bolak piperrekin:
Patatak osorik egosi eta xukatu. Ondoren, ontzi batean birrindu hagaxkarekin, eta gatza eta gazta birrindua bota. Dena nahastu.
Zartagin batera 2 baratxuri ale txikituta bota, eta gorritzean, pikilloak bota eta ondo erregosi. Xukatu eta txikitu.
Eskuetan patata zanpatu zati bat hartu eta opiltxo borobil bat egin. Erdian pikillo txikitu koilarakada erdi bat jarri eta bola forma eman. Irin, arrautza eta ogi birrindutik pasa eta frijitu.
Foie gras eta sagar saltsa:
Zartagin batean olio pixka bat bota eta tipulatx txikitua erregosi. Sagarra zatitua gehitu, erregosten jarri eta foie grasa gehitu, ondo gorritu dadin. Ozpinarekin dena elkartu, murriztu eta saltsa gehitu. Ondo txikitu dena eta arina badago, arto irinarekin loditu.
BUKAERA:
Plater batean saltsa koilarakada on bat bota eta biribildu. Gainean saltimboccak jarri eta ondoan patata bolak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa