Bigarrenak
Zapoa arrautza-irinetan pasatuta:
Zapoa xerratu, gazitu eta arrautza-irinetan pasatu ondoren, olio berotan frijitu bi aldetatik. Paperean xukatu eta saltsan egin.
Urdaiazpiko eta barrengorri saltsa:
Eltze batean ura irakiten jarri, eta bertan ilarrak 2 minutuz egosi eta ziazerbak galdarraztatu. Azken hauek ondo xukatu eskuekin estututa, eta birringailuarekin pure bat egin.
Zartagin batean olioa jarri, eta bertan tipulina eta baratxuri alea txikituta erregosten jarriko ditugu. Ondo eginda dagoenean, barrengorriak xerratuta gehitu eta egiten utzi. Ardo zuri txorrotadatxo bat bota eta murriztean, urdaiazpiko txikitua eta irina bota. 2 minutuz kozinatu eta salda pixka bat gehitu. Irakiten utzi, behar dugun loditasuna lortu arte. Bukaeran ziazerba purea, ilarrak eta perrexil txigortua gehitu.
Urdaiazpiko kurruskaria:
Zartagin batean urdaiazpiko xerrak luzatu eta sutara gerturatu, pixkanaka lehortu eta kurruskari geratu dadin.
BUKAERA:
Plater batean zapo zatiak jarri eta saltsa botako diogu. Arrautza egosia zuritu eta birringailuarekin zapoaren gainera arrautza birrindua bota. Ondoan urdaiazpiko xerra kurruskariak jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa