Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txekor mingaina saltsan patata opilekin
Txekor mingaina saltsan patata opilekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txekor mingaina saltsan:
  • Txekor mingain egosi bat
  • Arrautza bat
  • Irina
  • Frijitzeko olioa
  • 2 porru
  • 2 tomate
  • Barrengorriak, 300 g
  • 2 koilarakada txorizero piperra
  • Ardo beltza, 150 g
  • Haragi salda, 500 g
  • Gatza
  • Piper beltza
  • Oliba olioa
  • Patata opilak:
  • Patata, 250 g
  • Tipulina bat
  • Gorringo bat
  • Gatza
  • Perrexila txikitua
  • Irina, 10 g
  • Gatza
  • Perretxiko salteatuak:
  • Perretxiko sorta
  • Gatza
  • Oliba olioa
Prestaketa

Txekor mingaina saltsan:

Minagina zuritu eta xerra finetan moztu. Irin eta arrautzetatik pasa eta olio berotan frijitu, paperean xukatu.

Juliana eran moztuko ditugu barazkiak eta porruarekin asita, oliotan erregosten joango gara, ondoren tomatea zatituta eta 5 minutu pasa ondoren txanpinoiak txikituta. Poliki-poliki bigundu, urre-kolore polit bat egin arte. Ondoren, gehitu piper txorizeroa eta ardo beltza eta erdira murriztu. Ondoren, gehitu salda, egosi 10 minutu, txikitu, txineratik iragazi eta loditzen utzi. (Oso arina geratzen bada, arto- irin pixkat gehituko diogu) Saltsa bere puntuan dagoenean, txekor mingain frijituak sartu.

Patata opilak:

Patata zuritu eta ontzi batera birrindu tipularekin batera. Bertara beste osagaiak gehitu eta ondo nahastu. Eskuekin ore koilarakada bat artu. Forma borobila eman eta olio beroa duen zartagin batera bota frijitu arte bi aldetatik. Paperean xukatu eta gatza jarri.

Perretxiko salteatuak:

Zartagin batera olioa bota, ondo berotu eta perretxikoak gorritu, gatza jarri eta atera sutatik.

 

BUKAERA:

Plater lau batean txekor mingaina saltsarekin jarri, ondoan 2 patata opil eta perretxiko salteatuak.