Bigarrenak
Indioilar bularra, sagar eta aranpasaz betea:
Zartagin batean, olioarekin, tipulina ondo txikitu eta erregosi. Barrengorriak ere zatitu eta bota bertara, eta jarraitu erregosten. Sagarra zuritu eta, zatiak eginda, bota zartaginera aranpasekin batera, eta minutu batzuez sueztitu.
Indioilar zatia xerratu; eta xerra batean, aurreko prestaketa sartu eta beste xerra batekin itxi. Horrela beste pare bat egingo ditugu. Ontzi batean baratxuri alea, ziape saltsa, eztia, oregano lehorra eta piperrautsa sartu eta pasta bat egingo dugu. Horrekin igurtzi indioilar bularrak, eta horren ostean, irin, arrautza eta sesamo hazi eta ogi birrindutik pasako ditugu.
Zartaginean, olioarekin frijitu eta paperean xukatu.
Aza more, fruta eta fruitu lehorren entsalada:
Alde batetik, aza morea juliana eran moztu; eta ozpin txorrotada on bat berotu, eta gainetik bota. Kuskusa ur beroarekin egosi eta puntuan dagoenean zartagin bero batean salteatu egingo dugu mahaspasa, intxaurrak eta sesamo haziekin. Mangoa karratutxoetan moztu eta ontzi batera pasa. Bertara mugurdiak, ahabiak, tipula gorria txikituta eta aza morea sartu; olioa eta gatza bota eta nahastu.
Perretxiko eta gazta saltsa:
Sutan, gorritu tipula gorria; erantsi barrengorriak zatituta. Gazta urdin zati bat eta esnegaina gehitu. Lodia geratzen bada, bota salda txorrotada bat.
Bukaera:
Plater batean, ipini indioilar bular beteak; eta ondoan bere saltsa bota. Jarri kuskus salteatua; eta gainean, ontzian nahastu ditugun aza more eta fruituak
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa