Bigarrenak
Baileys trufak:
Esne-gaina glukosarekin epeldu eta bi txokolateetara bota, hagaxkarekin ondo nahastu eta gurina eta Baileys-a gehitu. Hozten utzi gogortu arte. Gogortzean, eskuekin bolak egingo ditugu.
Bola batzuk kakao hautsetik pasa.
Beste batzuei hur txigortu oso bat sartu eta galleta apurtutik pasa.
Beste batzuk pistatxo txikitutik pasa.
Arbendol trufak:
Lehenengo, arbendola karamelatuko dugu, eta horretarako, zartagin batean arbendola azukre arinarekin jarriko dugu, eta bueltak emanez edukiko dugu karamelatu arte. Orduan, gurina botako diogu eta erretilu batean paperaren gainera botako ditugu hoztu daitezen.
Txokolate zuria urtu eta txokolate gurinarekin nahastu. Bertara arbendol karamelatua bota, eta elkartu ondoren, multzo txikiak luzatu paperaren gainean. Hozten utzi.
BUKAERA:
Platertxo batean trufak aukeran jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa