Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Arrain-pastela otarrainxka tartarearekin eta bere maionesa
Arrain-pastela otarrainxka tartarearekin eta bere maionesa
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Arrain-pastela:
  • Legatza, 225 g
  • Zapoa, 225 g
  • Barazki sorta (azenarioa, porrua, apioa, perrexila)
  • Esne-gaina, 150 g
  • Tomate frijitua, 150 g
  • Arrautzak, 3
  • Ardo zuria, txorrotada bat
  • Gatza
  • Irina
  • Gurina
  • Otarrainxka tartarea:
  • Ahuakate bat
  • Otarrainxkak, 5
  • Adar tomateak, 2
  • Perrexila txikitua
  • Lima bat
  • Oliba olioa
  • Otarrainxka eta txangurru maionesa:
  • Otarrainxken buruak
  • Txangurru koilarakada
  • Arrautza bat
  • Ketchupa, koilarakada bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Limoi bat
  • Ogi txigortua:
  • Ogi bat
Prestaketa

Arrain-pastela:

Eltze batean arrainak, barazki sorta eta ura jarri. Ondoren, irakinaldi bat eman eta itzali. Arraina xukatu eta azal eta hezur guztiak kendu. Arrain haragi guzti hau, ontzi batean sartu eta beste osagaiekin nahastu. Gatza bota eta moldean sartu. Hau aldez aurretik gurin eta irinarekin forratuta eduki. Laberatu egingo dugu ordu batez 120 ºCan, Maria bainuan. Hozten utzi, moldetik atera eta errazioa moztu.

Otarrainxka tartarea:

Lehenengo, otarrainxkak egosi egingo ditugu. Zuritu ondoren, buruak gorde eta otarrainxkak txikitu ahuakate eta tomatea bezala, karratutxotan. Ontzi batean sartu eta lima zukua, oliba olioa, perrexil txikitua eta gatzarekin gozatu. Molde batean sartu.

Otarrainxka eta txangurru maionesa:

Otarrainxken buruen zukua ondo estutu eta ontzi batean sartu. Bertara beste osagaiak bota eta birringailuarekin emultsioa egin. Txangurrua nahi izanez gero birrintzerakoan gehitu edo amaieran.

Ogi txigortua:

Ogiarekin xerrak moztu eta zartaginean txigortu.

BUKAERA:

Plater batean arrain-pastel zatia jarri eta gainean otarrainxka tartarea. Inguruan otarrainxka eta txangurru maionesa bota eta aldamenean ogi txigortu batzuk.