Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Bisigua labean erreta patatekin eta txirlak olio frijituarekin
Bisigua labean erreta patatekin eta txirlak olio frijituarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Bisigua patatekin:
  • Bisigu bat
  • Baratxuri aleak, 4
  • Pipermin bat
  • Oliba olioa
  • Ardo zuria, txorrotada bat
  • Patatak, 2
  • Tipulin bat
  • Limoi bat
  • Ozpin txorrotada bat
  • Gatza
  • Txirlak oli frijituarekin:
  • Txirlak, 12
  • Baratxuri ale bat
  • Ardo zuria, txorrotada bat
  • Oliba olioa
  • Perrexila txikituta
  • Perrexil olioa:
  • Perrexil sorta bat
  • Baratxuri ale bat
  • Pipermin bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Piper gorria tenpuran:
  • Piper gorri bat
  • Gatza
  • Tenpura irina
  • Ur hotza
  • Frijitzeko olioa
Prestaketa

Bisigua patatekin:

Patatak zuritu eta xerratu. Tipulina Juliana eran moztu. Labe erretilu batean luzatu, laberatu 180 ºCan, eta 20 minutuz erre. Gainean bisigua jarri. Buru ondoan mozketa batzuk egin eta limoi zati batzuk jarri. Olio pixka bat eta ardo zuri txorrotada bat bota eta berriro laberatu 180 ºCan, 10-15 minutuz. Baratxuria olio eta ozpinarekin gorritu, bisiguari bota, bere zukuarekin nahastu eta berriz berotu. Azkenik, bisiguari bota gainetik.

Txirlak olio frijitutan:

Zartagin batean olioa baratxuriarekin berotzen jarri, txirlak sartu eta ardoa bota. Lurrinarekin ireki eta sutatik atera. Perrexila bota.

Perrexil olioa:

Ontzi batean osagai guztiak sartu eta birringailuarekin txikitu olioa bezala geratu arte.

Piper gorria tenpuran:

Piperrari bi izkinak kendu eta makilatxotan moztu. Irinetatik eta tenpuratik pasa eta oliotan frijitu. Paperean xukatu eta gatzez ondu.

BUKAERA:

Erretilu batean bisigua jarri, eta ondoan txirlak kokatu. Perrexila olioarekin gainetik bota eta piper gorri frijituak jarri.