Bigarrenak
Txerri ukondoa:
Zartaginean ukondoa gorritu eta bertara barazkiak txikituta gehitu. Ondo suestitu ondoren,lapiko azkarrean dena sartu eta ardo txuri txorrotada bota. Murriztu, erromero adarra eta ura gehitu, lapikoa itxi eta ordu betez egosi. Biguna atera behar da. Labea 200ºC tara berotu eta ukondoa egosketako saltsarekin sartu, gorritu arte.
Garagardo saltsa:
Tipulatxak zatituta gurinarekin erregosten jarri. Sagarra zatitan moztu eta azukrearekin batera zartaginera gehitu eta suestitzen utzi. Sagarra biguna dagoenean garagardoa gehitu eta erdia murriztendenean, worcestershire eta ziape saltsak sartu eztia eta ketchuparekin batera. Egosketako salda pixka bat gehitu, 10 minutuz egosten utzi eta birringailuarekin ondo txikitu, iragazi eta gatzez probatu.
Txukrut azkarra:
Tipulina txikitu eta erregosten jarri gurinarekin. Hirugiharra zatituta gehitu eta txukruta eta ipuru baiak sartu, ginebra eta ardo txuri txorrotadarekin batera. Belarrak ere sartu eta murriztu arte egosten utzi.
Patata purea:
Patata egosi eta zuritu ondoren, ahalik eta ehoziririk estuenean jarri, gurina bota eta turmixarekin eman. Patatak goma itxura izan dezan, ahalik eta azkarren egin behar da. Gero esnegaina eta esne irakina apurka-apurka bota eta nahastu, purea ondo eta grumorik gabe egon arte. Gatz puntuan jarri eta baño-maria epelean mantendu.
BUKAERA:
Plater batean txukrut koilarakada on bat jarri eta ondoa patata purea. Hauen gainean ukondoa jarri eta gainetik saltsa bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa