Bigarrenak
Arroza labean:
Lehenik, labea piztuko dugu 180 ºCan.
Zartagin bat berotzen jarri, eta hirugihar xerra, arroz odolkia xerratan moztuta, txerri saihetsak eta haragi bolak gorritzen hasiko gara. Patata zuritu, eta xaflatan moztu ondoren, zartaginera sartuko ditugu gorritzeko.
Bertatik ateratzerakoan, tomate birrindua eta piperrautsa bota, eta erregosten jarriko dugu. Tomatea lehortzen denean, arroza gehitu eta minutu batzuetan sueztitu. Lehen gorritutako osagaiak bata bestearen ondoan jarri. Adar tomatea xerratan moztu, eta hauen gainean jarri. Txitxirioak gehitu. Baratxuri burua osorik erdian jarri. Momentu honetan, oilasko salda gehitu eta irakinaldi bat hartzean, laberatu egingo dugu. Hemen, 15-18 minutu edukiko dugu, eta denbora igarotzean, labetik atera.
Baratxuri erre aliolia:
Baratxuri erreari mamia kendu eta ontzi batean sartuko dugu beste osagaiekin. Birringailuaren bidez ondo emultsionatu.
Haragi bolak:
Esnearekin moldezko ogia bustiko dugu. Ontzi batean arrautza, baratxuria, perrexila eta ogi bustia sartuko ditugu, eta birringailuarekin dena txikituko dugu. Ontzi bat hartuko dugu, eta osagai guztiak bertan sartuko ditugu. Eskuekin ondo landu ore bat geratu arte, eta bolak egingo ditugu, erretilu batean jarriz.
BUKAERA:
Arroza bertan zerbitzatu, eta aliolia ondoan jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa