Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Zapoa barazki glasatuekin txakolin saltsan
Zapoa barazki glasatuekin txakolin saltsan
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Zapoa txakolin saltsan:
  • Zapo solomo zati bat
  • Zapo hezurrak
  • 4 baratxuri ale
  • Tipulin bat
  • Pipermina
  • Perrexil sorta bat
  • Txakolina
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Ura
  • Barazki glasatuak:
  • Zapo erre fumeta
  • Errefautxoak
  • Azenario txikiak
  • 2 orburu
  • Apio-bola erdia
  • Kuiatxo bat
  • Patata bat
  • Arrain-salda
  • Txakolina
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Arto kurruskariak:
  • Arto xafla bat
  • Frijitzeko olioa
  • Gatza
  • Piperrautsa
Prestaketa

Zapoa txakolin saltsan:

Lehenengo, arrain salda egingo dugu. Zapoari hezurrak kendu eta olioarekin laberatu egingo ditugu, ondo txigortu arte. Ondoren, lapiko batean baratxuria, tipulina eta pipermina zatituta, ondo gorritu eta zapo hezurrak gehitu, txakolina bota eta ondo murriztean, ura gehitu eta egosi 10 minutuz. Iragazi eta gorputza hartu arte sutan eduki. Perrexila bota.

Zartagin bat olioarekin berotu eta zapo solomoa gazituta bertan gorritu. Lehen egindako saltsa bota eta bertan kozinatu.

Barazki glasatuak: 

Barazkiak garbitu, zatitu eta uretan pixka bat egosiko ditugu, eta hortik, xukatu eta zartagin bero batera pasa. Olioarekin gorritu eta txakolin pixka bat bota. Murrizten utzi barazkiak bere zukuan blaituta gera daitezen. Arrain-salda pixka bat behar baduzu erabili. Azkenik, olio zorrotadatxo batekin distira eman.

Arto kurruskariak:

Arto xafla makilatxo finetan moztu eta oliotan frijitu. Korapilo bat bezalakoa geratu behar da. Paperean xukatu eta gatza eta piperrautsa bota.

BUKAERA:

Plater sakon batean zapoa jarriko dugu bere saltsa gainetik botata, inguruan barazki glasatuak eta gainean arto kurruskari makilatxo batzuk.