Bigarrenak
Soja testurizatu bolak:
Soja hezetu dadin, barazki saldan sartuko dugu ordu betez. Moldezko ogia soja edariarekin nahastu eta ogiak edari guztia xurgatu dezan utziko dugu.
Baratxuri aleak zuritu eta txikitu. Perrexilarekin berdina egin. Soja testurizatua saldatik xukatu eta ontzi batean jarri, baratxuria eta perrexila bertara bota. Ogi birrindua, moldezko ogi xurgatua eta gatza gehitu eta ondo nahastu. Bolak egingo ditugu eta irinetan utzi 10 minutuz, pixka bat lehortu daitezen. Berriro irinetan pasa eta olio berotan frijitu, paperean xukatu gorritu ondoren, gatza bota.
Endibia erreak:
Endibiak uretan 5 minutuz egosi egingo ditugu. Erditik ireki, erretilu batean luzatu. Gainetik gurina, gatza, barazki salda pixka bat eta piperbeltza bota eta 190 º Can laberatu 10 minutuz.
Latxa urdin gazta saltsa:
Tipulatxa zatitu eta gurinarekin erregosi egingo dugu. Latxa urdin gazta bota, erregosi eta esne-gaina bota ondoren, irakinaldi bat eman eta birringailuarekin saltsa mehe bat utziko dugu.
Gerezi tomate konfitatuak:
Gerezi tomateak zuritu eta zartagin batean beste osagai guztiekin jarri sutan gerezi tomateak xamurrak geratu arte. Hau ere labean egin daiteke.
BUKAERA:
Plater batean latxa urdin gazta koilarakada bat jarri eta gainean soja bolak eta gerezi tomateak jarri. Ondoan 2 endibia erre erdi kokatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa