Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Legatza muskuiluz beteta perrexil zukuarekin
Legatza muskuiluz beteta perrexil zukuarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Legatza muskuiluz beteta:
  • Legatz isats bat
  • 12 muskuilu
  • Ardo zuri zorrotada bat
  • Limoi bat
  • 2 baratxuri ale
  • 2 adar tomate
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Perrexil sorta bat
  • Arrautza bat
  • Irina
  • Azalore purea tirabeke salteatuarekin:
  • Azalorea, 200 g
  • Arbendol txigortua, 20 g
  • Gurina, 50 g
  • Esnea, 25 g
  • Gatza
  • Tirabeke sorta bat
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba olioa
  • Azalorea curry tenpuran:
  • Azalore zati bat
  • Tenpura irina
  • Curry koilarakadatxo bat
  • Gatza
  • Ur hotza
  • Frijitzeko olioa
Prestaketa

Legatza muskuiluz beteta:

Zartagin batean ardo zuria bota eta irakiten hasten denean, muskuilu garbiak sartuko ditugu, eta estalita bertan utziko ditugu ireki arte. Orduan, muskuiluak atera eta oskoletik haragia atera. Eltze batean olioa bota eta baratxuri alea gorritzen jarri. Perrexila sartu eta muskuiluen zukuarekin nahastu, limoi tanta batzuk bota, birrindu, iragazi eta erreserbatu.

Beste zartagin batean oliba olioa bota eta baratxuri ale bat txikituta erregosten jarri, adar tomatean txikituta gehitu eta sueztituta daudenean, muskuilu haragiarekin nahastu eta sutatik atera. Legatz solomoa gazitu, liburu baten modura ireki eta muskuilu eta tomate barrukoarekin bete. Legatza itxi, irin eta arrautzetatik pasata olio beroan frijitu, paperean xukatu.

Azalore purea tirabeke salteatuarekin:

Alde batetik, azalorea uretan egosiko dugu xamurra geratu arte. Xukatu eta ontzi batean sartuko dugu gurina, arbendol, esne eta gatz pixka batekin, ondo birrindu eta eltze batean epel mantenduko dugu. Zartagin bat olioarekin berotu eta tirabekeak baratxuriarekin salteatu egingo ditugu.

Azalorea curry tenpuran:

Ontzi batean tenpura irina, curry koilarakadatxoa eta gatza bota, hagaxkarekin nahasten hasi eta ur hotza bota nahi dugun lodiera hartzen duen arte. Azalore zatiak bertatik pasa eta olio berotara bota frijitzeko asmoz, paperean xukatu, gazitu eta erreserbatu.

BUKAERA:

Plater batean alde batean legatz betea jarri, ondoan azalore pure koilarakada on bat eta gainetik brokoli salteatu zatiak jarriko ditugu, legatzaren gainean azalore frijitu batzuk jarri eta saltsarekin amaitu.