Bigarrenak
Ikazkina
Arraina hirugiarrarekin bildu eta zartagin batean olio gabe ondo gorritu. Gainean baratxuri krema jarri eta labean gainerre.
Baratxuri krema
Baratxuriak oliotan frijitu kolorea hartu arte, eta oliotatik atera. Ontzi batean osagai guztiak sartu eta olioa hoztu arte itxarongo dugu. Prest dagoenean, birringailuarekin maionesa bat egin.
Baratxuri freskoak salteatuta:
Baratxuriak erditik moztu luzetara, eta zartagin bero batean olioarekin ondo gorritu eta salteatu. Gatza bota.
Piper gorri erre emultsioa
Piper gorriak erretilu batean laberatu, eta 25 minutuz 190 ºCan erre. Labetik atera, zuritu eta ontzi batean sartu olio, baratxuri eta gatzarekin. Birringailuarekin ondo harrotu.
Bukaera
Plater batean koilarakada bat piper gorri erre emultsio jarri, gainean ikazkin gainerrea eta alboan baratxuri fresko salteatuak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa