Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Azalore-pizza begetarianoa, ahuakate, laranja eta feta entsaladarekin
Azalore-pizza begetarianoa, ahuakate, laranja eta feta entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Azalore orea:
  • Azalore bat
  • Gazta birrindua, 175 g
  • Arrautza bat
  • Gatza
  • Pizzaren osagaiak:
  • Tomate frijitu saltsa
  • Mozarella gazta
  • Albaka, sorta bat
  • 6 cherry tomate
  • Parmesano gazta birrindua
  • 4 barrengorri
  • Ahuakate, laranja eta feta gazta entsalada:
  • Ahuakate bat
  • 2 laranja
  • Feta gazta, zati bat
  • Irina
  • Arrautza bat
  • 4 galeper arrautza
  • Ogi birrindua
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Sagar ozpina
Prestaketa

Azalore orea

Azalorea ondo garbitu, zuztarrak kendu eta birringailutik pasatu. Ontzi batean jarri, eta mikrouhinean sartu 8 minutuz 800 Wean. Arrautza, gazta birrindua eta gatza gehitu eta ondo nahastu. Orea laberako erretilu batean luzatu pizza forma emanaz, eta laberatu 180 ºCan 15-20 minutuz. Labetik atera, eta gainean tomate frijitu saltsa zabalduko dugu, beste osagaiak gainean jarri eta berriro laberatu 180 ºCan 10 minutuz.

                    

Ahuakate, laranja eta feta entsalada

Feta gazta makilatxotan moztu eta birrineztatu ondoren, oliotan frijitu.

Galeper arrautzak egosi ondoren, zuritu eta erditik moztu.

Ahuakatea makilatxotan moztu. Laranjari atalak bizian kendu. Gainerako laranja zukutu, zukua ontzi batean sartu, eta txorrotada bat ozpin, gatza eta olioa gehitu. Hagaxkarekin emultsio bat sortu.

Plater batean osagaiak banan-banan jarriko ditugu, eta ozpin-olioarekin gozatu.

 

Bukaera

Plater batean pizza zatituta jarri eta ondoan entsalada.