Bigarrenak
Bakailao frijitua
Bakailaoa zatitan moztu, eta irinetatik pasa ondoren olio berotan frijitu. Paperean xukatu.
Bizkaitar saltsa
Bigundu tipula baratxuriarekin karamelatu arte.
Ondoren, piper txorizero mamia, tomate-saltsa eta ogia gehitu.
Dena saldarekin bustiko dugu.
Utzi 30 minutuz egiten utzi. Txikitu, iragazi, gatz-puntua egiaztatu eta, behar izanez gero, roux pixka batekin lotu.
Piper berde frijituak
Piperrei txortena eta haziak kendu, makilatxotan ebaki, eta zartaginean olioarekin frijitu. Gatza eman eta erreserbatu.
Baratxuri konfitatu emultsioa
Baratxuri-atalak zuritu ondoren, bi aldiz galdarraztatu eta oliotara pasatuko ditugu konfitatu daitezen. Biguntzean oliotatik atera, eta ontzi batean sartu. Esne gainarekin, birrintzen joango gara eta konfitatzeko olio txorrotada bat botako diogu emultsionatu dadin.
BUKAERA
Plater batean bakailao frijitua jarriko dugu, eta gainetik bizkaitar saltsa botako diogu. Alboan piper berde frijituak jarri, eta inguruan baratxuri konfitatu emultsioa.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa