Bigarrenak
Oilasko fricassea:
Zartagin batean olioa eta gurina berotzen jarriko ditugu eta oilasko zatiak gorritu eta zartaginetik atera ondoren, baratxuria eta tipula brunoise erara ebakita zartaginera bota eta erregosi. Ezkaia eta perretxikoak zatituta gehitu. Ardo zuria sartu eta urritzean, salda eta oilasko zatiak bota eta 20 minutuz egosi. Esne gaina bota eta irakin bat eman ondoren, sutatik atera eta limoi azal birrindua bota.
Kuskus salteatua barazkiekin:
Zartagin batean olioarekin, azenarioa eta brokolia zatituta erregosten jarri. Bestetik, eltze batean ura gatzarekin irakiten jarri eta kuskusa bota. Soberan dagoen ura kendu eta 5 minutuz estalita utzi. Denbora igarotzean, kuskusa zartaginera bota ziazerba, mahaspasa eta pinaziekin eta dena salteatu.
Baba ghanousha:
Alberjiniari txortena kendu, labanarekin zulo batzuk egin eta laberatu 180º Ctan 30 minutuz. Ondoren zuritu eta ontzi batean sartu beste osagaiekin, ongi birrindu eta ontzi batean jarri. Piperrautsa bota gainetik.
BUKAERA:
Plater batean oilasko koilarakada on bat jarri eta ondoan kuskusa eta baba ghanousha. Ogi makilatxo txigortu batzuk zulatuta utzi baba ghanoushean.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa