Bigarrenak
Bakailaoa eta barazkiak
Barazkiak garbitu eta parrilan jarriko ditugu erre daitezen. Erreta daudenean, zuritu eta xaflatan moztu. Baratxuriari mami guztia atera eta ontzi batean sartuko dugu. Bertara ozpina, gatza eta olioa gehituko ditugu, ondo nahastu eta barazkien gainetik bota. Bakailaoa parrilan egingo dugu, azala ondo errea utzita.
Romesco saltsa
Tomateak eta baratxuri burua parrilan erre eta ontzi batera sartuko dugu. Fruitu lehorrak eta ogia xigortuta gehitu, perrexila, gatza eta olioa sartu, eta birringailuarekin emultsio bat egin.
Ibarrako piparrak frijituta
Piparrak olioa berotara sartu frijitzeko, paperean xukatu eta gatza ipini.
Pipar, tipulin eta intxaur ozpin-olioa
Piparrak, intxaurrak eta tipulin adarra txikituta ontzi batean elkartu, eta ozpin, gatz eta olioarekin ondu.
Bukaera
Plater batean barazki erreak jarriko ditugu eta gainean bakailao solomoa. Inguruan romesco saltsa pixka bat jarriko dugu, eta ozpin-olioa eta pipar frijituekin amaitu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa