Bigarrenak
Piper berde beteak
Piper berdeak oliotan ondo frijitu ondoren, zuritu eta haziak kenduko dizkiegu. Zartagin batean tipulina eta baratxuri ale txikitua olioarekin erregosten jarriko ditugu. Biguntzean, txipiroiak zatituta gehitu eta ondo gorritu. Beste alde batetik, bexamela egiten hasiko gara. Gurina urtu eta irina erregosi, esnea gehitu eta irakiten jarri, txipiroiaren prestaketa sartu eta gatzez probatu ondoren, hozten jarriko dugu.
Txipiroi bexamelarekin piperrak bete eta zartaginean berotuko ditugu.
Tinta saltsa
Tipula baratxuriarekin zartagin batean erregosten jarri olio eta gatz apur batekin, tomatea gehitu eta sueztitu. Txipiroi tinta eta arrain salda bota eta 10 minutuz egosten utzi. Birringailuarekin txikitu, iragazi eta arina badago, maizenarekin lodituko dugu.
Txipiroi frijituak
Txipiroiak eta piper berdea makilatxo luzeetan ebaki, irin eta ogi birrindutik pasa eta olio berotan frijitu, kurruskari gelditu arte. Paperean xurgatu eta gatza jarri.
Bukaera
Platerean koilarakada bat txipiroi tinta bota, piperrak ondoan jarri eta hauen gainean txipiroi eta piper frijituak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa