Bigarrenak
"Croque Monsieur" sandwicha
Alde batetik esnearekin, gurinarekin, eta irinarekin bexamel bat egingo dugu.
Bexamela prest dagoenean, moldeko ogi xerra alde banatan bexamela zabaldu eta urdaiazpiko egosi eta gazta xerra bana jarriko dugu. Sandwicha itxi eta gainetik beste bexamel estalki bat jarri, gazta birrindua hautseztatu eta gainerretzeko laberatu .
Entsalada misto bertikala
Kukulua, tomate entsalada, arrautza eta tipulina xerratu, bata bestearen gainean jarri, antxoa eta mendreska ere hor kokatu. Brotxeta makilatan olibak eta zainzuria iltzatu eta beste osagaiei sartu. Arto gozoa, oliva-olioa, gatza eta ozpina ontzi batean sartu eta ondo birrindu. Ozpin-olio honekin entsalada gozatu.
Arto gaileta
Arto irinari ur epela eta gatza bota eta eskuekin landu, ore bat egin arte. Arrabolarekin luzatu, mehe geratu arte, hirukitan zatitu, oliotan frijitu eta paperean xukatu.
Bukaera
Plater batean sandwich hirukiak jarri eta ondoan entsalada eta arto gailetak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa