Bigarrenak
Oilaskoa tikka masala
Lehengo oilasko bularra jogurtarekin eta garama masala koilarakada batekin marinatuko dugu. Katilu zabal batean nahastu behar dira lehen aipatutako espezia guztiak; kumino hautsa, kurkuma, martorri hautsa, garama masala eta gatza. Ondo nahstuko ditugu, usainen eta osagaien konbinazioa trinkoa izan dadin, usain atsegina izango baitu. Osagaien konbinazioa bi zati berdinetan bereizi behar da. Tapadun ontzi handi batean jogurt naturala, bi baratxuri ale xerratuta eta jengibre birrindua jarri behar dira; era berean, gozagarrien konbinazioaren erdia gehitu eta nahasi, eta trinkotu. Oilaskoa erantsi eta poliki-poliki biratu, nahasketa bularkiaren azalari itsasteko eta usaina konbinatzeko eta nahasketa bustita geratzeko. Hozkailura eraman, ordu erdiz egoten uzteko. Gau osoan hozkailuan uztea komeni da, askoz gehiago busti dadin. Ontzi batean baratxuri alea, tipulina, piperbeltza, tomate kontzentratu koilarakada bat eta lehen prestatutako nahasketa bota eta ondo birrindu, pasta bat egin arte. Zartagin batean olioa berotzen jarriko dugu eta prestatutako pasta 5 minutuz erregosi, tomate concasea gehitu, 5 miutuz erregosi, saltsa gehitu eta 10 minutuz sutan utzi.
Beste zartagin batean oilaskoa zatituta olioarekin su bizian gorrituko dugu. Sutan dugun saltsara oilasko gorritua eta koko esnea gehituko ditugu eta oilaskoa egin arte sutan utzi.
Arroz basatia
Ura irakiten hasten denean, gatza bota eta arroza sartu, 20 minutuz egosten jarri, xukatu eta zartagin batean olioarekin salteatuko dugu.
Arrautza frijitua
Zartaginean olioa berotu ondoren arrautzak egingo ditugu.
Bukaera
Plater batean oilasko tikka masala erara koilarakada on bat jarri, ondoan arroz basati salteatua eta gainean arrautza frijitua.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa