Bigarrenak
Coca orea
Ontzi batean osagaiak sartu eta eskuekin oretuko ditugu, ore fin bat lortu arte. Altxatzen utziko dugu. Arrabol batekin luzatu eta itxura obalatua emango diogu. Berriro altxatzen utzi eta olioarekin gainetik geruza fin bat eman. Barazkiak gainean luzatuta jarriko ditugu eta sardin xerrak ere azala gorantz dutela. 180 ºC-tan 15 minutuz laberatuko dugu.
Barazkiak
Tipula lautan zatitu eta olio pixka batekin 170ºC-tan laberatuko dugu, biguna geratu arte.
Zainzuriak zuritu eta ura, gatza, olio txorrotada bat eta azukre pixka bat dituen lapiko batean egosiko ditugu.
Orburuak zuritu eta zainzurien lapikoan egosi.
Gari zainzuriak ere ur irakinetan minutu batez egosiko ditugu.
Sardinak
Sardinei ezkatak kendu, xerratu eta hotzean gorde.
"Tapenade” olioa:
Ontzi batean osagaiak sartu eta ondo birrinduko ditugu.
Bukaera
Labetik ateratzean gainetik tapenade olioa botako diogu eta ardi-mihi hosto batzuk ere bai.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa