Bigarrenak
Tripakiak
Tripakiak ozpinekin eta urarekin garbitu eta zatitan moztuko ditugu. Porrua eta azenarioa brunoise erara zatituko dugu. Lapiko batean tripakiak, barazkia brunoise erara eta urdaiazpiko eta txorizo txikituak sartuko ditugu geruzaka. Tipula, baratxuri burua, piper txorizeroa eta pipermina ere batera sartu, urarekin estali eta 2 orduz egosten jarriko dugu. Denbora igarotzean, barazki osoak, piper txorizeroa eta pipermina puregailutik pasako ditugu. Lapikoan dagoen saldara bota eta urritzen jarriko dugu. Loditzean, tomate frijituarekin nahastu eta tripakiak eta txekor hanka txikitua bota, irakin bat eman eta sutatik atera.
Txekor muturra
Muturra ur hotzetan garbituko dugu. Bizarrak kendu eta lapiko batean urarekin irakin bat emango diogu. Garbitu ondoren, lapiko azkar batera tipula, azenarioa, baratxuri burua, porrua, tomatea, perrexila, gatza eta ardo zuria sartu. Irakiten hasten denean, lapikoa itxi eta 1:30 egosten eduki. Bitartean, zartagin batean tipulak ondo erregosten jarri gatz pixka batekin. Irin apur bat bota, sueztitu eta muturren salda gehitu. 25 minutuz irakiten eduki eta birringailuarekin txikitu, iragazi eta lapiko batean irakin bat eman.
Muturrak egosita daudenean, erretilu batean luzatu eta hotzean gorde. Gogortuta daudenean, xerratan zatitu, arrautzeztatu eta oliotan frijitu. Saltsa irakiten jarri eta mutur zatiak bertara sartu.
Bukaera
Plateraren alde batean tripaki koilarakada bat jarriko dugu eta honen ondoan txekor muturrak, erdian patata pure koilarakada bat eta perrexilarekin bukatuko dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa