Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

''Buru arraiek''
''Buru arraiek''
Osagaiak
  • Arkume baten burua
  • Arkumearen birika egosiak
  • Arkumearen hankak
  • Arkumearen odol egosia
  • Tripotxa
  • 6 ogi xerra txigortu
  • Baratxuria
  • Tipula
  • 2 kaiena piper ale
  • Haragi salda
  • Koñaka
Prestaketa

Hasteko arkumearen burua eta hankak lapiko batean frijituko ditugu. Ondoren, tipula eta baratxuria zatituko ditugu eta beste lapiko batean erregosten utziko ditugu. Ondo erregosi direnean, koñak txorrotada bat botako diegu.

Alkohola lurrundu denean, haragi salda eta kaiena piperrak gehitu ditugu. Ondo kozinatuko ditugu denbora batez.

Beste aldetik tripotxa zatitu eta arrautza-irinetatik pasako dugu. Ondoren frijitu egingo dugu.

Ogia xerratan moztu eta labean sartu dugu txigortzeko.

Ogia txigortu denean, lapikora botako dugu odol, biriki egosi eta tripotx zatiekin batera. 

Dena kontu handiz nahastuko dugu eta denbora batez sutan utziko dugu zapore guztiak nahastu arte.