Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Oilasko pepitoria patatekin
Oilasko pepitoria patatekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Oilasko pepitoria:
  • Oilasko bat
  • Arbendol eskukada bat
  • 4 baratxuri ale
  • 2 oilasko gibel
  • “Maria” gaileta bat
  • Perrexil sorta bat
  • Intxaur muskatu pixka bat
  • 2 tipula
  • Ardo usaintsua, txorrotada bat
  • Piper txorizeroa, koilarakada bat
  • 2 arrautza egosi
  • Irina
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Patata zimurtuak:
  • Patata txikiak, 125 g
  • Gatz lodia, 60 g
  • Ura
  • Limoi erdi
  • Mojo berdea:
  • Martorri freskoa, 100 g
  • Perrexila, 25 g
  • 2 baratxuri ale
  • Jerez ozpina, 50 ml
  • Oliba-olioa, 250 g
  • Gatz lodia 10 g
Prestaketa

Zartagin batean olioarekin, baratxuri aleak frijitzen hasiko gara. Ondoren, arbendolak eta oilasko gibela almaizean sartu eta zanpatzen hasiko gara eta “Maria” gaileta, perrexil orriak, eta intxaur muskatua ere gehiuko ditugu.

Zartagin berean, oilasko zatiak gorritzen hasiko gara, gatza bota eta irinetatik pasa ondoren. Zatiak atera ondoren, típula zatitua eta piper txorizeroa 5 minutuz erregosten jarriko ditugu. Almaizean dagoena sartuko dugu oilasko zatiekin eta ardo usaintsuarekin batera. Pixka bat sueztitu ondoren, ura gehitu eta kozinatzen utziko dugu 30-40 minutuz. Denbora igaro ondoren, arrautza egosi birrinduarekin, perrexil txikituarekin eta arbendol txigortuarekin bukatuko dugu.

Patata zimurtuak

Oinarri zabaleko kazola batean patatak jarri, asko pilatu gabe, gatz lodia eta limoi erdi. Ur hotza bota, patatak erabat estali gabe, egoste amaieran ura erabat lurrundu dadin.

Lapikoa estali eta 13 minutu inguru egosten utzi.

Patatak egosita daudela jakiteko, sardexka batekin sakatu.

Garrantzitsua da patatak ondo egosita egotea; zenbat eta egosiagoak egon, orduan eta zimurtuago egongo dira.

Soberan dagoen ura kendu eta sutan utzi, patata erabat zimurtuta geratu arte.

Mojo berdea

Osagai guztiak ontzi batean sartuko ditugu eta birringailuarekin ondo emulsionatuko dugu.

Bukaera

Plater sakon batean oilasko pepitoria koilarakada bat jarriko dugu, ondoan patata zimurtuak eta hauen gainetik mojo hari bat botako diogu.