Bigarrenak
Saltsa egiteko
Lehenik, hiru edo lau tipula julianan zatitu eta lapiko batera botako ditugu olio pixka batekin. Ondo erregosten utziko dugu eta bitartean azenario bat zatituko dugu bertan satzeko. Honi jenjibre eta lemongras pixka bat gehituko diogu, ondo zatituta.
Barazkiak ondo erregosita ditugunean, kakahueteak, curriya eta kurkuma botako dugu. Nahasketa ondo erregosi denean, koko esnea botako dugu. Dena ondo egosten utziko dugu minutu batzuk eta azkenik lima botako dugu. Azkenik dena irabiatuko dugu.
Barrengorriak eta perretxikoak
Urarekin eta irinarekin pasta bat egingo dugu eta pasta honi gatza eta kurkuma botako diogu. Barrengorriak eta perretxikoak pasta honekin pla-pla egingo ditugu, ondoren ogi birrinduarekin estaltzeko.
Azenarioa eta porrua
Oso fin eta tiratan zatituko ditugu. Wok batean olioa jarri eta salteatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa