Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Antxume errea endibia eta sagargorri entsaladarekin
Antxume errea endibia eta sagargorri entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Antxume errea:
  • Antxume laurden
  • Ura, 200 g
  • Ezpeletako piperbeltza
  • Oliba-olioa
  • Ezkai adar bat
  • 3 erramu orri
  • Erromero adar bat
  • 3 baratxuri ale
  • Gatza
  • Endibia entsalada:
  • 4 endibia
  • Sagar gorri bat
  • Estragoi orriak
  • Gazta urdin ozpin-olioa:
  • Oliba-olioa, 100 g
  • Sagardo ozpina, 25 g
  • Gazta urdina, 65 g
  • Patata panaderak tipularekin:
  • 2 patata
  • Tipulin bat
  • Oliba-olioa
  • Gatza
Prestaketa

Antxume errea:

Aurreko egunean, antxumeari alde guztiak atera gatz lodiarekin igurtziz, eta gero Ezpeletako piperbeltza gehitu. Sorbalda plater batean, labe-proban jarri eta oliba-olioarekin igurtzi. Ezkaia, erramu-hostoa eta erromeroa zatitu eta haragiaren gainean hautseztatu. Baratxuri birrindua gehitu. Osagai guztiak antxumearen gainean igurtzi film paperarekin estali eta 12 orduz hozkailuan utzi. Egun berean, labea 150 ºCtan berotu. Erretiluan ura sartu eta antxumea 2:30 orduz laberatu. Denbora igaro ondoren, igo labea 200 ºC-tara azkenengo 10 minututan gorritu dadin.

Erretiluan geratutako zukua zartagin batean sartu eta arto irinarekin loditu.

Endibia entsalada:

Endibiak garbitu eta hostoak banandu, ozpin olioarekin gozatu. Sagar gorria erdibitu, haziak kendu, xerra finetan ebaki eta entsalada apaindu. Estragoi orri batzuekin bukatu.

Gazta urdin ozpin-olioa:

Osagai guztiak ontzi batean sartu eta birringailuarekin ondo emultsionatu.

BUKAERA:

Erretilu batean antxumea zatituta jarriko dugu eta ondoan ontzi bat saltsa lodituarekin. Plater batean entsalada jarri.