Bigarrenak
Urraburua kalabazin azala:
Urraburua xerratu eta hexurrak kendu egingo dizkiogu. Kalabazina xerra fin finetan moztu, patata fekula piska bat bota eta labe paper batean bata bestearen ondoan muntatzen joango gara, urraburu xerra gainean jarri azala beruntz duela eta kalabazinari urraburuaren forma emango diogu. Kalabazin azala goruntz jarri, ollio piska bat bota eta labera sartu 180ºC tan 10 minutuz.
Muskuiluak azafrai saltsan:
Zartagin batean ardo zuria bota eta berotzen jarriko dugu, muskuiluak gehitu eta zartagina estalita utziko dugu muskuiluak ireki arte. Muskuiluak maskorretik atera eta geroko gorde. Muskuiluetatik ateratako zukua ere bai.
Beste ontzi batean gurina sartu eta tipulatxa eta azenarioa txikituta bota eta erregosten jarriko dugu. Azafraia eta muskuiluetatik ateratako zukua ere sartuko dugu. Barazkiak eginda daudenean, esne gaina gehitu, irakinaldi bat eman eta birringailuarekin dena ondo txikitu. Iragazi eta muskuiluak sartuko ditugu. Geroko gorde.
Tipula glasatuta:
Tipulak zuritu eta juliana finean ebaki. Zartagin batean erregosten jarriko dugu gurina, ura, azukrea eta gatza gehituta. Tipula eginda dagoenean, estalkia kendu eta sua igoko dugu típula karamelatu dadin. Gorritzen denean, sutatik atera.
BUKAERA:
Plater batean koilarakada bat típula glasatu jarriko dugu, gainean urraburu solomoa eta honen inguruan muskuiluak saltsan.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa