Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Pikantoia tenpuran frijituta tomate saltsa biziarekin eta patata entsaladarekin
Pikantoia tenpuran frijituta tomate saltsa biziarekin eta patata entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Pikantoi frijitua:
  • Pikantoi bat
  • Irina, 250 g
  • Piperrauts gozoa, koilarakada bat
  • Piperrauts bizia, koilarakada bat
  • Curry-hautsa, koilarakada bat
  • Ziape haziak, koilarakada bat
  • Ezkai freskoa, koilarakada bat
  • Oregano lehor koilarakada bat
  • Gatza eta piper beltza
  • Esnea
  • Ur hotza
  • Japoniar ogi arraila, 100 g
  • Tomate saltsa bizia:
  • 2 exalota txiki
  • Berakatza, 3 atal
  • Xerez ozpina
  • 2 tomate dadotan
  • Ketchup saltsa, 1 dl
  • Tabasco pixka bat
  • Tomate konfitatua, 3 ale
  • Patata entsalada:
  • 2 patata
  • Oliba beltz eta berdeak, 175 g
  • Berakatza, 2 atal
  • Kaparrak, koilarakada bat
  • 4 antxoa xerra
  • Oliba olio estra birjina, 100 g
Prestaketa

Pikantoi frijitua:

Pikantoia zatitan moztu eta gatza eman. Irina osagai lehorrekin nahastuko dugu, eta bitan banatuko dugu. Erdiari ur hotza eta esne pixka bat botako diogu pasta lodi bat egin arte, eta pikantoi zatiak sartuko ditugu. Ondo nahastu eta 2 orduz utziko dugu hotzean. Denbora pasatzen denean, pikantoi-zatiak paperekin garbituko ditugu. Beste ontzi batean, irinaren erdia eta japoniar ogi arraila nahastu, eta horra botako ditugu pikantoi-zatiak irineztatzeko. Olioa sutan jarri, eta bero dagoenean, pikantoia frijitzen joango gara poliki-poliki zatiak ondo egin daitezen. Xukatu paper xurgatzailean.

Tomate saltsa bizia:

Zartagin batean, gorritu exalotak eta baratxuria,  gatza botata.

Gehitu ozpina eta tomatea. Utzi su eztian lehortu arte. Nahastu tomate hori, ketchupa, tabascoa eta tomate konfitatua, zati txikiak eginda. Gatza eta piperbeltza bota.

Patata entsalada:

Patatak osorik egosiko ditugu. Birringailuarekin olibak, baratxuria, kaparrak eta antxoak txikituko ditugu. Koilara erdia gehitu eta olioarekin emultsionatzen joango gara. Hotzean gorde. Patatak egosita eta zatituta dauzkagunean, emultsioarekin nahastu eta ontzi batean sartu perrexil txikitua botata.

BUKAERA:

Plater batean pikantoi zati frijituak jarri eta ondoan tomate bizi saltsa jarriko dugu. Patata entsaladarekin aurkeztu.