Bigarrenak
Berdela:
Berdelak xerratu eta hezurrak kenduko dizkiegu. Nahasketa honetatik pasatu, eta labe erretilu batean jarri oliba olio zorrotada batekin. Labean erreko ditugu 160 °C-an 10 minutuz.
Ozpin olioa:
Osagai guztiak ontzi batean sartu eta astinduz edo birringailuarekin emultsionatu.
Ratatouile-a:
Tipula txikitu eta sueztitu. Gorritzen denean, gehitu baratxuria eta tomatea. Egosi zukua lurrundu arte. Bien bitartean, salteatu gainerako osagaiak. Banandu eta gero erramuarekin eta ezkaiarekin batera gehitu.
Kozinatu 5 min. Gatz eta piperbeltz puntua arteztu.
Erremolatxa txipak:
Erremolatxa zuritu eta xerra fin-finak moztu. Olio berotan sartu eta frijitu arte bertan eduki. Paperean xukatu eta gatza eman.
BUKAERA:
Plater lau batean ratatouille koilarakada bat jarriko dugu eta horren alboan labean erretako berdel xerrak, emultsioarekin hari luze bat osatu ondotik. Perrexila txikitu, eta pixka bat bota. Erremolatxa txipak jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa