Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Bieira gratinatuak txakolin lurrinarekin eta porru salteatuarekin
Bieira gratinatuak txakolin lurrinarekin eta porru salteatuarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Gaileta gazi orea:
  • Gurina,125 g
  • Irina, 250 g
  • Arrautza bat
  • Ura, 3 koilarakada
  • Gatza
  • Gorringo bexamela:
  • Esnea, 250 g
  • Gurina, 25 g
  • Irina, 25 g
  • Gatza
  • Gorringo bat
  • Txakolin zorrotada bat
  • Porru salteatua:
  • 2 porru
  • Gurin zati bat
  • Gatza
  • Txakolin zorrotadatxo bat
  • Porru eta bieira koral saltsa:
  • Gurina, 15 g
  • 2 porru
  • Bieira korala
  • Patata txiki bat
  • Txakolina, 125 g
  • Esne gaina, 75 g
  • Bieira gorritua:
  • 4 bieira
  • Gurin zati bat
  • Gatza
Prestaketa

Gaileta gazi orea

Gurina bigundu eta beste osagaiekin nahastuko dugu ore bihurtu arte. Hotzean gorde 10 minutuz. Arrabol batekin orea luzatu eta bieira oskolaren forma emango diogu. Moztu, erretilu batean jarri, eta labean erre 170 ºCan 12 minutuz.

Gorringo bexamela

Eltze batean esnea berotzen jarriko dugu eta beste batean gurina urtzen. Desegiten denean, irina gehitu eta 5 minutuz erregosi. Orduan esnean pixkanaka gehitzen joango gara, txakolin tanta batzuk ere, eta 5 minutuz irakiten edukiko dugu. Bukaeran gatz puntua eman, eta sutatik kanpo gorringoa gehitu eta ondo nahastu.

Porru salteatua

Porrua Juliana eran moztu eta gurinarekin batera zartagin batean erregosten jarriko dugu bigundu arte. Bukaeran txakolin tanta batzuk bota, eta murriztutakoan sutatik atera.

Porru eta bieira koral saltsa

Garbitu ondo porrua, txikitu, zuritu, eta txikitu patata. Jarri 15 g gurin eta barazkiak erregosi 5 minutuz. Gehitu 125 g txakolin. Irakin poliki-poliki 30 minutuz. Pasa turmixetik, bieira koralarekin batera. Ondo txikitu krematsua gelditu arte. Iragazi eta gaineratu esne gaina. Minutu batez irakin.

Bieira gorritua

Zartagin batean gurina urtu eta bieira gorritu egingo dugu bi aldeetatik erdi gordina utzita. Gatza eman eta zartaginetik atera.

Bukaera

Bieira formako gaileta hartu eta barruan porru salteatuta jarriko dugu. Gainean 2 bieira. Bexamelarekin estali, eta sopletearekin gratinatu. Platerean jarri eta saltsarekin apaindu.