Bigarrenak
Oilasko bular betea
Oilasko bularra erditik ireki, gatza jarri eta gazta eta urdaiazpiko xerra tolestuta sartuko dugu. Itxi, gatza jarri eta irin, arrautza eta ogi birrindutik pasako dugu. Geroko gorde.
Zartagin batean olioa jarri eta berotzen denean, bertan egingo dugu oilasko bularra. Gordina geratzen bada, labean bukatuko dugu.
Mihilu errea
Mihilua ur irakinetan egosi egingo dugu, xamur geratu arte. Hozten denean, zatitan moztu eta zartagin batean gurinarekin gorritu.
Gazta urdin saltsa
Mihilua juliana eran zatitu eta gurinarekin zartagin batean erregosten jarri, gatz pixka bat bota eta ondo egin arte su txikian utzi. Esne gaina sartu, irakin bat eman eta gazta urdina gehitu. Ondoren birringailuarekin ondo txikitu, iragazi eta lodi xamarra geratzen bada, salda gehitu. Kazola batean gorde.
Perretxiko tututxo kurruskaria
Zartagin batean tipulina erregosi egingo dugu olio tanta batekin, barrengorriak txikituta ere gehituko ditugu eta erregosi bigundu arte. Philo xafla luzatu, 5x5 karratutxoak moztu eta erdian perretxiko koilarakada bat jarri, buelta batzuk eman itxi arte eta labean sartuko ditugu ondo gorritu arte.
Bukaera
Plater azal baten erdian mihilu gorritua jarri eta honen ondoan oilasko bular vetea. Inguruan gazta urdin saltsa botako dugu. Perretxiko tututxoa gainean jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa