Bigarrenak
Patata arranditsuak
Hasteko, patatak zuritu eta zentimetro baten lodierako xerratan ebaki, gutxi gorabehera. Gatza bota eta irin eta arrautzetik pasatuko ditugu.
Zartagin handi batean olio dezente bota eta patatak frijitu, gorritu arte. Atera eta erretilu zabal batean gordeko ditugu, pilatuta gera ez daitezen.
Tipula eta piper berdea xehatu eta zartaginean erregosten jarriko ditugu. Tipula garden dagoenean, baratxuria eta perrexil xehatuta bota eta erregosi, gorritu arte.
Zartaginera baso bat ardo zuri, edalontzi bat salda eta azafraia gehitu.
Alkohola lurruntzeko, 2 minutu inguru irakiten utzi.
Arrautza-irinetan pasatutakoa ez hausteko, patatak zartaginean sartu eta su baxuan 30 minutuz egosten utzi.
Garrantzitsua da egosketa motela izatea, arrautza-irinak hautsi ez daitezen.
Arrautza egosiak
Arrautzak egosi.
Patata-hari frijituak
Patata zuritu eta barazki txorroskiloarekin hari finak egin. Korapilo bat egin eta olio berotan frijitu. Xukatu eta gatza jarri.
Bukaera
Plater sakon batean patatak saltsarekin jarriko ditugu, honen erdian arrautza egosia eta gainetik urdaiazpiko xerra batzuk eta patata-haria.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa