Bigarrenak
Legatz solomoak zatitu eta gerorako gordeko ditugu.
Legatza amerikar saltsan prestatzeko:
Legatz solomoa amerikar saltsan prestatzeko:
Zartagin batean itsaski saltsa bota eta koilarakada bi tomate saltsa botako dizkiogu. Saltsa urritzen denean, legatz solomoa botako diogu saltsan bertan egin dadin.
Legatza txipiroi saltsarekin prestatzeko:
Barazki guztiak olio txorrotada batekin erregosten jarriko ditugu. Ondo egosi direnean, txipiroiaren tinta bota eta erregosten jarraituko dugu. Txipiroiak ere botako ditugu bertara, ondo egin daitezen.
Txipiroiak eginda daudenean, plater batera aterako ditugu eta barazkiak purea egiteko makinan birrinduko ditugu. Saltsa zartagin batera bota eta legatza sartuko dugu bertan, egiten joan dadin. Legatzaren alboan txipiroien erroak jarriko ditugu.
Legatza saltsa berdean prestatzeko:
Zartagin batean olioa berotzen jarriko dugu. Berakatza eta irina botako ditugu. Ondo nahastuko ditugu, irina pixka bat kozinatu arte (erre gabe). Perrexila botako dugu eta ondoren legatz solomoa. Azkenik ilarrak eta otarrainxkak botako ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa