Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Bakailao konfitatua porru patata kremarekin
Bakailao konfitatua porru patata kremarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • -Bakailao konfitatua:
  • Bakailao solomoa, 300 g
  • Oliba olioa
  • 2 baratxuri ale
  • -Porru patata:
  • Porrua, 250 g
  • Azenarioa, 100 g
  • Patata, 200 g
  • Ura, 250 g
  • Oilo salda, 250 g
  • Oliba olio estra birjina, 100 g
  • -Porru erregosia:
  • Porru bat
  • Oliba olioa
  • Gurin zati bat
  • Gatza
  • -Tipulin txikiak eztiarekin:
  • 8 tipula txiki
  • B/a eztia
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • -Ogi karratutxo xigortuak:
  • Moldezko ogi xerra bat
Prestaketa

Bakailao konfitatua:

Kazola batean oliba olioa jarri, kazola erdiraino, baratxuri aleak zapaldu eta bertan sartu, olioa epeldu eta bakailao solomoa bitan moztuta sartu, 10 minutuz egiten utzi.

Porru patata:

Zatitu barazkiak (azenarioa, porrua, patata) eta salteatu oliba-olioarekin. Busti urarekin eta saldarekin eta egosi 20 minutuz. Iragazi salda, gatz-puntuan jarri, gehitu olio ketua eta emultsionatu termomixarekin edo turmixarekin.

Porru erregosia:

Porrua garbitu ondoren, xerratan moztu eta olio eta gurin pixka batekin erregosi, gatza jarri.

Tipulin txikiak eztiarekin:

Tipulinak zuritu, erditik moztu eta zartagin batean olioarekin gorritu bi aldetatik, ondoren, ezti txorrotada bat bota eta karamelatzen utziko ditugu bigundu arte.

Ogi karratutxo xigortuak:

Ogia laukitxotan moztu eta erretilu batean labera sartu, 170ºC tan xigortu.

Bukaera:

Plater sakon batean porru erregosi koilarekada bat jarri eta gainean bakailao konfitatua, alboetan tipulin txikiak eztiarekin eta porrusalda krema. Jarri gainean ogi xigortu batzuk.