Bigarrenak
Arrozarentzat:
Berotu baratxuria eta jengibrea oso zabala ez den lapiko batean, bota arroza eta txigortu pixka bat. Bota oilasko-salda eta utzi jakiak prestatzen egosita eta lehor egon arte, 12-14 minutu inguru. Dentea utzi behar dugu, edo gutxiago prestatu. Dagoenean, hoztu berehala, egosketa mozteko.
Su ertainarekin sesamo olioa bota; arrautzak bota eta kendu, mamitu baina krematsu gelditu. Berehala bota arroza, eta arroza arrautzaz busti.
Sua topera igoko dugu, etengabe eraginez. Otarrainxka zatituak, arkume zatiak eta tipulina bota. Arroza eginda dagoenean, soja-saltsa bota, eta txigortu, etengabe eragin eta sutatik atera.
Zitrikoen emultsioa:
Zukuak murrizten jarri ontzi batean, erdia murriztu denean, hoztu.
Pitxerra batean zuku murriztua sartu, gatza, gorringoa eta olioa, birringailuarekin emulstioa sortu, lima eta laranja azal birrindura bota.
Brokoli salteatua:
Brokolia zati txikitan moztu eta zartagin bero batean olioarekin salteatu egingo dugu, gatza bota ordez soja saltsa botako diogu.
Bukaera:
Plater batean arroz goilarekada on bat jarriko dugu, honen gainean brokolia salteatua eta inguruan zitriko emultsioa.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa