Bigarrenak
Ostrak saltsa berdean:
Baratxuri txikitua lapiko baten olioarekin berotzen jarriko dugu. Dantzan asten denean ardo txuria bota, murriztu eta irina sartu, pixka bat erregosi eta muskuilu salda gehitu, minutu batzuez irakiten eduki loditu arte eta perrexila bota.
Ostrak galiziar erara:
Urdaiazpiko puntekin salda bat egin, gozo geratu arte. Koipe asko geratzen bazaio, kendu.
Ostrak arrai zukuan:
Arrai zatiaketa baratxuri aleak oliotan gorritu zartagin batean, piperhautsa bota, tomate birrindua erregosi, ardo txuria bota eta murriztu, erdi lehorra dagoenean ura bota eta egosten utzi 10-15 minutuz. Iragazi, perrexil txikitu sartu eta erreserbatu.
Bukaera:
Ostra bakoitzari bere salda sartuko diogu eta plater luze batean gatz lodiaren gainean kokatuko ditugu hiru ostrak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa