Bigarrenak
Arkume erre-egosia:
Baratxuri burua erditik moztu. Tipula zati handitan moztu eta baratxuriarekin batera lapiko batean olioarekin gorritu. Arkumea gatzatu eta lapikora sartu, urez estali eta egosten jarri piper-txorizeroa gehituta. Xamurra dagoenean, labe erretilu batean jarri, olio txorrotada bat bota eta labe berotura sartu 230ºC ondo gorritu arte. Bestetik salda iragazi eta murrizten utzi loditu arte.
Patata hodiak:
Patatak zuritu eta hoditan moztu, gatzatu eta oliotan gorritu eta gurin pixka batekin labera sartu 10ºCtan 10 minutuz. Labetik atera eta zartagin atean salda pixka batekin jarri, murrizten denean gurin zati batzuk bota eta buelta batzuk eman saltsa loditu arte eta erreserbatu.
Baratxuri ali olia:
Baratxuri aleak zuritu eta ur pixka batekin beroketa bat eman. Ontzi batean sartu gorringo, gatza eta ozpina eta birringailuaren bidez olioa botazten joan emulsionatzen den bitartean.
Kukulu entsalada:
Kukuluak uretatik pasa, eta tipulinarekin batera juliana finean moztu, elkartu ozpin eta olioarekin ondu.
Bukaera:
Arkume zatia labean berotu eta palterean jarri, gainetik saltsa bota. Ondoan patata hodiak jarri eta baratxuri ali olia gainetik bota. Beste ontzi batean kukulu entsalada ondua jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa