Bigarrenak
Pont neuf patatak:
Patatak zuritu eta makiltxo karraturtxotan moztuko ditugu, olio epelean bigundu eta erreserbatu egingo ditugu geroago ondo frijitzeko.
Patata purea:
Lehen ateratako patata puntak uretan egosi, xukatu eta birringailuarekin txikitu eta emulsionatu egingo dugu, gurina eta esne gain pixkat botata, gatz puntuan jarri.
Arrautz temperatura baxuan:
Thermo zirkulatzailea 65ºC tan jarri eta tenparatura hortara iristen denean arrautzak sartu eta 25 minutuz egosten utziko ditugu. Denbora amaitzean, uretatik atera, pixka bat epeldu eta zartagin bero batean irekiko ditugu gorritu daitezen, gatz pixka bat ipina.
Txistorra:
Txistorra zati txikitan moztu eta zartagin batean olio gabe gorritu.
Ogi txirbilak:
Baserriko ogia karratu txikitan moztuko dugu eta labe erretilu batean bertan sartu 170ºCtan 5-10 minutuz lehortu arte.
Barazki-estalpea:
Barzakiak zuritu eta juliana finean moztu. Zartagin batean olio pixka batekin erregosi, gatz puntua jarri
Bukaera:
Plater lau batean pont neuf patatak dorre bat bezala jarriko ditugu, honen barruan barazki estalpe koilarekada bat eta arrautza gorrituta, txistorra zatiak ere jarriko ditugu, patata krema hari bat gainetik eta ogi xigortu karratutxo batzuk.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa